Getariako Udalak hainbat dirulaguntza eskatzeko epea ireki du. Batetik, "kirola sustatzeko lan egiten duten" elkarte edo norbanakoek eta Getariako auzoetan festak antolatzen dituztenek egin ditzakete laguntzak jasotzeko eskaerak. Bestetik, ordea, kulturarekin, hezkuntzarekin, aisialdiarekin nahiz gazteriarekin lotuta dauden ekimenak martxan jartzen dituztenek ere galdegin ditzakete laguntzak.
Joan den apirilaren 8tik dago zabalik eskaerak aurkezteko epea, eta maiatzaren 7an itxiko dute. Dirulaguntzak nahi dituztenek udalaren web-orrialdearen (getaria.eus) bidez egin beharko dituzte eskaerak.
Informazio gehiago behar izatekotan, udala@getaria.eus helbidera idazteko edo 943 89 60 24 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.