Getariako Sahatsaga kiroldegian hipopresibo eta spinning jardueren ate irekiak antolatu dituzte apirilaren 12tik 29ra, eta herritarrek aukera izango dute hainbat egun eta ordutegitan bertaratzeko saioetan parte hartzera.
Spinning saioak lehendik ere badaude kiroldegian, eta astean lau egunetan ematen dira: astelehen eta asteazkenetan 09:30ean, 18:30ean eta 19:45ean eskaintzen dira, eta astearte eta ostegunetan, 19:00etan. Arduradunek jakinarazi dutenez, jada martxan daude spinningaren ate irekiak.
Hipopresiboen jarduera, berriz, berria da, eta bi ordutegi proposatzen dira talde berriak antolatzeko. Batetik, astelehen eta asteazkenetan 15:00etan, eta bestetik, asteazken eta ostiraletan, 17:30ean. Apirilaren 12tik apirilaren 29ra bitartean doan eskainiko da, taldea osatu eta kirol berri horretara erabiltzaileak gerturatzeko.
Jarduera eta ate irekien inguruan informazio gehiago eskuratzeko 943-14 04 32 telefono zenbakira deitu daiteke, edo Sahatsaga kiroldegira bertaratu.