Natura Eguna egingo dute larunbatean Getarian

Amaia Urbieta Arruti 2021eko martxoaren 10a

Udaberria ate joka dela aitzakiatzat hartuta, zuhaitzak landatuko dituzte Lehen Hezkuntzako laugarren eta bostgarren mailako haurrek.

Urritza aisialdi taldeak Natura Eguna antolatu du larunbat honetarako. Udalarekin elkarlanean, zuhaitzak landatuko dituzte Lehen Hezkuntzako laugarren eta bostgarren mailako haurrek, udaberria ate joka dela aitzakiatzat hartuta. 11:30ean elkartuko dira plazan ekintza hasteko. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, Urritzaren helbide elektronikora mezu bat bidalita (urritza.ae@gmail.com). Antolatzaileek jakinarazi dute bihar izango dela ekintzan izena emateko azken  eguna. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide