Salgai daude Getarian egingo den Bertso Egunerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2021eko martxoaren 2a

Bigarren Bertso Eguna egingo da Getarian, martxoaren 27an. Balenciaga Museoan izango da jaialdia, eta sarrerak dagoeneko salgai daude.

Bigarren Bertso Eguna hartuko du Getariak martxoaren 27an. Balenciaga Museoan egingo da jaialdia, 18:00etatik aurrera, eta Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan; Maite Berriozabal izango da gai jartzialea. 

Hiru bertsolari hauez gain, lagun gehiago ere izango dira Museoko oholtza gainean; hala nola, Eli Pagola, Maider Arregi, Manex Agirre eta Rosi Lazkano. 

Bertso Egunareko sarrerak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian eta Getariako turismo bulegoan. Internet bidez saioa zuzenean jarraitzeko aukera ere zabaldu du Bertsozale Elkarteak. Sarrera horiek ere aurrez aipatutako atarian erosi ahal izango dira. Sarrerak erosterako orduan adi egoteko eskatu dute antolatzaileek, webgune berean egonda ere, aretorako eta Interneterako sarrerak desberdinak direlako. Bertsozale Elkarteko bazkideek deskontua izango dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide