[Eguneratua] Donostiako Pakea erietxera eraman dute itsasoan zauritutako arrantzalea

Urola Kostako Hitza 2021eko otsailaren 18a

SOS Deiak-ek jakitera eman duenez, 19:30ak aldera eraman dute ospitalera arrantzalea.

Arrantzale bat zaurituta gertatu da gaur arratsaldean, bapore batean. SOS Deiak-ek 18:30ean argitara emandako informazioaren arabera, Getaria parean gertatu da ezbeharra, itsaso barruan. Ordurako larrialdi zerbitzuak bidean ziren, eta gero azaldu dutenez, 19:30ak alderako Donostiara eraman dute arrantzalea, Pakea erietxera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide