Getariako Elkano Musika Eskolak gaur egingo du urteroko Batzar Orokorra

Mireia Galarza Bastida 2021eko otsailaren 5a

Musika eskolan bertan izango da bilkura, 19:00etan hasita, eta joateko asmoa dutenek aurrez abisatu beharko dute.

Beste urte batez, Getariako Elkano Musika Eskolak urteko Batzar Orokorra egingo du gaur, 19:00etan hasita.  Musika eskolan elkartuko dira, eta  2019-2020 ikasturteko memoria eta egoeraren balantzea lantzeaz gain, 2020-2021 ikasturteko plangintza eta erronkak ere jarriko dituzte mahai gainean. 

Koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela eta, lehenago abisatu beharko dute batzar orokorrera joateko asmoa dutenek idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus edo zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus posta elektronikora idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide