Bertsozale Elkarteak hiru Bertso Egun antolatu ditu aurten; hain zuzen, Hazparnen (Lapurdi), Iruñean (Nafarroa) eta Getarian izango dira saioak. Martxoaren 27an egingo dute Getariako Bertso Eguna, Balentziaga museoan. Atzo jarri zituzten salgai saiorako sarrerak Getariako Turismo Bulegoan, eta eskuragarri daude oraindik.
Hiru sarrera mota daude: arrunta 12 euroan, bazkideena 9 euroan, eta gazteena sei euroan. Dena den, online ere eros daitezke tiketak, bertsosarrerak.eus atarian.
Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Unai Iturriaga bertsolariak ariko dira kantuan Getariako Bertso Egunean, eta Maite Berriozabalek beteko ditu gai-jartzaile lanak. Saioa zuzenean ikusi ezin dutenek, online jarraitzeko aukera izango dute bertsoa.eus atarian.