Bihar sartuko da indarrean, ostiralarekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak gaur atera duen ebazpena. Horren arabera, tresna txikiekin arrantza-jarduera profesionalean aritzen diren ontziek hilabeteko geldialdia egin beharko dute, otsailaren 15a bitartean. Eskualdean, Getarian bakarrik daude mota horretako arrantzaontziak (baxuran aritzen direnak baino txikiagoak izan ohi dira).
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ateratako legedi bati jarraiki eman da argitara ebazpena. Horren helburua da, Jaurlaritzaren arabera, itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen arrantza jarduera izatea; alegia, ontzi horien arrantza-jardunak itsas ingurunean duen eragina murrizten saiatzea.
Ebazpenean zehazten denez, geldialdi biologiko horri esker, arrantza-jarduera murriztuko da euskal kostaldeko kaletan, eta espezie jakin batzuen ugalketa erraztuz.