Getariako Udalak eta herritar talde batek elkarlanean, ikuskizun berezia prestatu dute Gabon Egunerako, eta Olentzero eta Mari Domingi bertatik bertara ikusteko aukera izan dute haurrek. Eusko Jaurlaritzak zehazten dituen protokolo eta babes neurri guztiak betez, Olentzero eta Mari Domingi Elkanoren monumentuan izan dira, euskal mitologiako beste hainbat pertsonaiarekin batera; han ziren baita ere Lamia, Tartalo, Akerra eta galtxagorriak.
Taldeka sartu dira haurrak, adin tarteka banatuta, eta galtxagorrien ipuina entzun ondoren, monumentuan barrena ibili dira Olentzero, Mari Domingi eta beste pertsonaia guztiak bertatik bertara ikusteko.