Pentsio duinak aldarrikatzera aterako dira kalera Getarian

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abenduaren 4a

Hainbat herritan mobilizatuko dira asteburu honetan Toledoko Itunaren murrizketen aurka; baita Getarian ere. Bertako pentsiodunen mugimeduak deituta, bihar 12:00etan ekartuko dira Gudarien Enparantzan, manifestazioa abiatzeko.

Azaroaren 19an onartu ztuen Espainiako Diputatuen Kongresuak Toledoko Itunaren gomendio berriak. Horiek onartuta, 2011ko pentsioen erreformak indarrean jarraitzen duela salatu dute pentsiodunek, eta erreforma berriei ateak zabaltzen dizkietela. Hori horrela, pentsio duinak aldarrikatzen jarraituko dute irmo pentsiodunek, eskaera zehatzekin: besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, gizon eta emakumeen arteko pentsio arrakala desagertzea edo 2011-2013ko Pentsio Erreforma indargabetzea. 

Horretarako, bihar 12:00etan elkartuko dira manifestaziorako Getarian, Gudarien Enparantzatik abiatuta.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide