Kresala Dantza Taldearen Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundu bira ikuskizuna Getariara helduko da abenduaren 19an, larunbata. Sahatsaga kiroldegian 19:00etan taularatuko dute euskal nabigazioaren urrezko aroa oinarri duen emanaldia. Getariako Udalak jakinarazi du aforoa mugatua izango dela, eta sarrerak aurrez eskuratu beharko direla. Abenduaren 5ean, larunbata, jarriko dituzte sarrerak salgai, Turismo Bulegoan.
Elkanoren mundu bira ekarriko dute gogora: antzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, eta Elkanoren zirkunnabizoaren aroan zehar bidaiatzen du. Era berean, euskaldunek munduaren kontzepzio modernoan izan duten eragin historikoa arakatuko du emanaldiak. Arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute 30 dantzarik. Poesia giltzarria da emankizunean; Artzeren, Etxepareren eta Galeanoren poemek obra goitik behera hezurmamitzen baitute.