'Pentsio diskriminatzaileak' hitzaldia eskainiko da gaur Getarian

Juan Luis Romatet 2020ko abenduaren 2a

Hiru ekitaldi izango dira Getarian Azaroak 25eko egitarauaren barruen datozen egunotan. Lehena gaur bertan izango da, pentsioei buruzko hitzaldia, hain zuzen ere.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren barruan aldarrikapen ekintza egin zuten Getarian pasa den astean, asteazkenean. Egun honi lotutako egitaraua ere prestatu dute Getarian, eta ekitaldi hauek datozen egunotan egingo dituzte.

Hauetatik lehena gaur bertan izango da. Pentsio diskriminatzaileak izenburua duen hitzaldia eskainiko dute Batirtze Diezek eta Oneka Emakume Pentsionisten elkarteko kideek, 19:00etan, Ulpiano etxean. 

Hurrengo bi ekitaldiak datorren astean egingo dira. Abenduaren 10ean, osteguna, Malen Etxea. Zaintzaren esklabo dokumentala eskainiko da, 19:00etatik aurrera, Iturzaeta eskolako aretoan. Maitane Subijanak zuzendu duen dokumentala da hau. 

Igandean, berriz, abenduaren 13an, Erroa eta geroa, emakume baserritarrei buruzko dokumentala emango da. Ekitaldi hau ere Iturzaeta eskolako aretoan egingo da, 19:00etan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide