Aitor Arregi: "Euskara hitzaren hizki bakoitzak nor garen deskribatzeko balio digu"

Mireia Galarza eta Gorka Eizagirre 2020ko azaroaren 24a

Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak egunotan, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Aitor Arregi sukaldari getarriarra da gonbidatua.

 
Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, egunotan, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte. Bigarren bideoa da gaurkoa, eta zehazki, Aitor Arregi sukaldari getariarra izango da gonbidatua. 
 
Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabideetan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, Urola Kostako Hitzaren atari honetan nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai 19:00etan hasita.
 
Atzo argitaratu zuen UKT-k lehen elkarrizketa, Iñaki Gabarain txirrindulari ohi aizarnazabaldarrari egindakoa, hain zuzen ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide