Getariako Harritarte (Kale Nagusia, 7) liburu-dendan saldutako txartel bat izan zen saritua atzo, azaroak 10, Euromillones zozketan. Hala, txartela erosi zuen herritarrak milioi bat euroko saria irabazi berri du.
2016an jarri zuten martxan milioi bat euroko saria jokoan jartzen duen Euromillones zozketa, eta ordutik, lau aldiz izan da garaile Gipuzkoan erositako txartelen bat: 2017an Zumarragan, 2019an Pasai-Trintxerpen, aurtengo abuztuan Zumaian eta, orain, Getarian.