Elkano Fundazioak eta Andaluziako Juntak elkarlanean antolatuta, 1.600 kilometroko ibilbidea egin zuten bizikletaz zazpi txirrindularik. Magallanes-Elkano espedizioa izena jarri zieten, eta bertan parte hartu zuten bi lagun, Josu Iztueta eta Igone Mariezkurrena Getarian izango dira ekimen horretan bizitako esperientziak partekatzen. Hasiera batean Ana Zamorano zen Iztuetarekin batera etortzekoa, baina azkenean Mariezkurrenak hartuko du bere lekua. Topaketa 19:00etan egingo da bihar, Itzurzaeta aretoan.
Espedizioaren inguruko ikus-entzunezko bat emango dute, eta jarraian bi abenturazaleek beraien esperientziak partekatuko dituzte. Aurretik, Elkano Fundazioko arduradunek urte hauetan egindako lanaren berri emango dute, eta etorzkizun hurbil batera begira dituzten helburuak azalduko dituzte.
COVID-19a dela eta, aretoko aforoa murriztu behar izan dute. Horregatik, topaketara joan nahi dutenek gonbidapenak eskuratu beharko dituzte aldez aurretik, Getariako turismo bulegoan edo 943 140 957 telefono zenbakira deituta. Egunea bertan, saioa baino ordubete lehenago eskuratzeko aukera izango da aretoan bertan.