Loreak erosteko aukera izango da ostiral eta larunbat goizean

Iñigo Gaiton 2020ko urriaren 29a

Getariako frontoian saltokia jarriko dute lore denda batekoek, herritarrek Santu Guztien Egunereako loreak erosteko aukera izan dezaten.

Loreak erosteko aukera izango da Getarian ostiral eta larunbat goizean. Herritik kanpoko lore denda batek saltokia jarriko du frontoian, Santu Guztien Eguna dela eta loreak erosteko aukera emateko.

Hilerriko bisitei dagokionez, hilerriko aparkalekua hara doazenentzat bakarrik izango da asteburuan. Horretaz gain, hilerrian segurtasun neurriak gorde beharko dira une oro: distantzia soziala, eskuak garbitzea eta musukuaren erabilera.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide