Herriko hainbat txokotatik barna mendi ibilaldia egin dute Getarian

Mireia Galarza 2020ko urriaren 18a

Getariako Udalak antolatutako Mendi Astearen baitan, gaur egin dute mendizaleen elkartearekin batera mendi ibilaldia herriko hainbat txokotan barna. 150 pertsona inguru izan dira bertan, eta Ekaitz Esteban Kirol zinegotziak aitortu duenez, "zeregin zaila" izan da hainbeste pertsonekin ekintza antolatzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide