Hain zuzen, urriaren 21ean, urriaren 23an eta urriaren 25ean izango da filma ikusteko aukera, eskolako aretoan. Urriaren 21ean, gainera, solasaldia ere egingo dute. Egun horretarako sarrerak 4 euro balio du, baina 23rako eta 25erako sarrerak 5 euroan eskuratu beharko dira. Harritarten daude salgai ticketak.