Mendi Astea antolatu du Getariako Udalak urriaren 15ean eta 18an

Mireia Galarza 2020ko urriaren 12a

Bertan, besteak beste, 'Incognita Patagonia: Abentura eta Zientzia' filma nahiz Getariako inguruetatik ibilaldia antolatu dituzte. Hainbat ekintzetako, gainera, aurrez eman beharko da izena.

Hainbat ekitaldi uztartuta, Mendi Astea antolatu du Getariako Udalak urriaren 15ean eta 18an. Ostegunean, 19:00etan hasita, Eñaut Izagirre medizaleak hitzaldia emango du Iturzaeta aretoan, eta ondoren, Incognita Patagonia: Abentura eta Zientzia filma eskainiko dute. 

Igandean, aldiz, ibilaldia egingo dute Getariako inguruetatik 9:00etan elkartuta, eta arratsaldean, 18:30ean, Harria Herria, Nebula, eta Cholitas filmak eskainiko dituzte, horiek ere, Iturzaeta aretoan. Emanaldi horietako sarrera doan izango da, baina izena eman beharko da aurrez Getariako turismo bulegoan edo 943 14 09 57 telefonora deituta. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide