'Guztiok 1!' parte-hartze prozesua jarri du martxan Getariako Udalak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urriaren 2a

Postontzietan banatuko dituzten fitxak betez edo galdetegiak online erantzunez egin ditzakete proposamenak getariarrek.

Azken zazpi urteetan egin bezala, hurrengo urterako aurrekontuak osatzeko parte-hartze prozesua abiatu du Getariako Udalak. Guztiok 1! izeneko dinamikaren bidez, 2021era begirako "ideiak eta proposamenak luzatzeko" aukera izango dute getariarrek, urriaren 15era bitartean. Besteak beste, hirigintzaren, ingurumenaren, gizarte zerbitzuen , kulturaren nahiz kirolaren arloetan egin ditzakete proposamenak.

Prozesuan parte hartu nahi dutenek, bi modu dituzte ekarpenak helarazteko. Batetik, herriko postontzietan banatuko dituzten fitxak bete eta udaletxeko atariko gutunontzian utzi ditzakete. Bestetik, online erantzun ditzakete galdetegiak. Horretarako, fitxetako QR kodeak jasota izango duen helbidea erabil dezakete, edo udalaren web-orrialdean, Facebook kontuan nahiz Getaria Gertu aplikazioan izango dute eskuragai galdetegia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide