Iosu Mugika izango da EAJko bosgarren zinegotzia Getarian

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 30a, 13:46

EAJko Gemma Marrerok udaren hasieran utzi zuen zinegotzi kargua. Haren ordez, Iosu Mugikak hartu du kargua, eta bera izango da zinegotzi agintaldi honetan, beste lau alderdikiderekin batera.

Iosu Mugika, atzoko udalbatzarrean. (Artzape)

Udalbatzarra izan zen atzo Getarian, eta zinegotzi gisa izan zen bertan Iosu Mugika, aurreneko aldiz. Izan ere, EAJ alderdiko Gemma Marrerok udaren hasieran utzi zuen zinegotzi kargua, eginkizun horretan urtebete baino gehiago egin ostean. Haren ordez hartu du postua Iosu Mugikak, eta agintaldi honetan, bera izango da EAJko bosgarren zinegotzia.

2019ko maiatzean izan ziren udal hauteskundeak azkenekoz, eta bost hautetsi lortu zituen EAJk Getarian: Aitor Urresti, Miren Itziar Etxarte, Jon Elizegi, Elena Urresti eta Gemma Marrero. EH Bilduk eskuratu zuen alkatetza, eta sei zinegotzi ditu egun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide