Taldean segituko dute Getariako traineruko arraunlari gehienek eta entrenatzaileak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko irailaren 28a

"Horrela bada, itxaropentsu egoteko arrazoiak ditugulakoan gaude", adierazi du Getariako Arraun Elkarteak.

(Getariako Arraun Elkartea)

Getariako Arraun Elkarteak gaur jakinarazi duenez, gizonezkoen traineruan ez da aldaketa handirik izango hurrengo denboraldian. Batetik, arraunlarien gehiengoak adierazi du taldean jarraitzeko asmoa, eta bestetik, entrenatzaile lanetan segituko du Jon Larrañagak, beste denboraldi batez gutxienez. Hirugarren urtea izango da Larrañagarentzat, eta GAEren arabera, "azken bi urtetako lan onari jarraipena emango dio" datorren sasoian ere.

Albiste honekin, "itxaropentsu egoteko arrazoiak" dituztela azaldu dute GAEko kideek.

KAE1 ligan lehiatzen da Getariako Esperantza trainerua, eta hirugarren postua eskuratu dute aurtengo sailkapen orokorrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide