Gaur da Ibilaldi Neurtuan izena emateko azken eguna

Amaia Urbieta Arruti 2020ko irailaren 17a

Izatez abuztuaren 29an egitekoak baziren ere, atzeratu egin behar izan dute aurtengo Getariako Ibilaldi Neurtua; etzi, larunbatean, egingo dute.

Gaur izango dute gaztetxoek ekintzan izena emateko azken aukera. Horretarako, mezua bidali beharko da urritza.ae@gmail.com helbide elektronikora. Mezuan zehaztu beharko dira parte hartzaileen eta arduradunaren izen abizenak eta arduradunaren telefono zenbakia. 

Ibilbidea taldeka egingo denez, 6-7 partaideko taldeak osatu beharko dira eta, egungo egoera berezia dela eta, talde bakoitzak 18 urtetik gorako arduradun bat izan beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide