Organo eta oboe kontzertua izango da igandean Getarian

Amaia Urbieta Arruti 2020ko irailaren 17a

Bosgarren Flysch Nazioarteko Jaialdiaren barruan antolatu dute emanaldia. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, doan, Turismo Bulegoan.

Getariako Salbatore Deunaren elizan organo eta oboe kontzertua entzuteko aukera izango da igande honetan, 20:00etatik aurrera. V. Flysch Nazioarteko Jaialdiaren barruan antolatu dute emanaldia; Santiago Banda ariko da organoan, eta Javier Lekunberrik joko ditu oboea eta adar ingelesa. Kontzertua doakoa izango da, baina gonbidapenak aurrez jaso beharko dira; eskuragarri daude dagoeneko Getariako Turismo Bulegoan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide