105 urteko Isabel Etxeberria omendu du Getariako Udalak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko irailaren 12a

Llançako Udalarekin batera antolatu du omenaldia Getariako Udalak, Llançan (Herrialde Katalanak). Gerra garaian irakasle lanetan aritu zen Getarian, eta hark bizitakoak jasotzeaz arduratu da Aranzadi elkartea.

Isabel Etxeberria 105 urteko donostiarra omendu dute gaur Llançan (Herrialde Katalanak), bertako udalak eta Getariakoak. Gerra betean irakasle lanetan jardun zen Etxeberria Kofradiako eskolan bi urtez, baina postutik kendu eta irakasle frankista bat jarri zuten soldadu lanetan Kofradiako eskolan. Hurrengo sei urteetan Gabiriako (Gipuzkoan) eskolan aritu zen irakasle, baina euskararen aldeko jarreragatik kaleratu zuten.

Euskal Herritik Kataluniara joatea egokitu zitzaion irakasle posturako eginiko lehiaketan, eta bertan aritu zen lanean 1980ra arte. Egun 105 urte ditu, eta Aranzadi elkartea haren bizipenak dokumentatzeaz arduratu da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide