Jon Mayaren Hezurbeltzak taldeak kontzertua emango du igandean, 20:00etan hasita, Getariako Salbatore Deunaren elizan. Kontzertua doakoa izango da, baina aforo mugatua izango duenez, aldez aurretik eskuratu behar dira kontzerturako gonbidapenak. Hala, Getariako Udalak jakinarazi du, gaur, 17:30etik 19:30era, jarriko dituztela eskuragarri sarrerak Getariako Turismo Bulegoan.