Getariako Musika Banda izan da Salbatore eguneko lehen orduetako protagonista. Herria esnatu du bere goiz soinuarekin, eta eguerdi partean kontzertua eman du Harritarten. Ez da garairik errazena herrian, eta Eneritz Jauregik zuzentzen duen musika taldeak egun hauetan etxeetan konfinatuta dauden herritarrak izan ditu gogoan; haiei dedikatu die gaurko kontzertua.
Musika estilo anitzak entzuteko parada izan dute bertaratu direnek. Ohi bezala, pasodoble batek eman dio hasiera kontzertuari –Agüero obra ezagunak–, eta izan da umorerako tartea ere. Entzuleek eskertu dute hori.
Salbatore eguneko ekitaldiek arratsaldean izango dute jarraipena. 17:30ean hasita, Getariako esku pilota jaialdia jokatuko da herriko frontoian. Hiru izango dira jokatuko diren partidak: bi jubenil mailakoak, eta bat nagusien mailakoa.
Hauek dira asteartera bitartean Getarian izango diren ekitaldiak.
Abuztuak 7, ostirala.
Abuztuak 7, ostirala
- 18:30ean, Dantzipuinak emanaldia Bista Onan.
- 19:30ean, Broken Brothers Brass Band frontoian.
- 22:00etan, esku pilota Masters CaixaBank Sahatsaga pilotalekuan: Victor-Ruiz vs Zabala-Salaverri, eta Olaizola II.a-Zabaleta vs Ezkurdia-Aranguren
Abuztuak 9, igandea
- 20:00etan, Kafkaren aulkia bertso, musika eta olerki ikuskizuna Salbatore Deuna elizan.
Abuztuak 18, asteartea
- 20:30ean, Musika Aitzaki Hamabostaldi Ibiltariko emanaldia Salbatore Deuna elizan.