Getaria Arraun Elkarteak jakinarazi du taldeko arraunlari batek positibo eman duela COVID-19a atzemateko PCR proban. Ondorioz, gainerako taldekide guztiak eta zuzendaritzako kide batzuk etxean itxi dira, Osakidetzak eta Osasun Sailak ezartzen dituzten protokoloak jarraituz. Hala, hamar egunez egon beharko dute konfinatuta.
Osakidetzak araututako itxialdi garaian lehiatik kanpo egongo dela adierazi du KAE 1 ligak. "Azkar errekuperatu daitezela nahi dugu, eta abuztuaren15-16ko asteburuan Santanderren beso zabalik espero ditugu", azaldu dute twitter bidez.
Getaria une honetan hirugarren postuan dago 36 punturekin, eta aurretik Pedreña (47 puntu) eta San Pedro (42 puntu) dituzte. Printzipioz, asteburu honetako bi estropadak galduko lituzke: larunbatean, etxekoa, Getariako, eta igandean, Getxokoak