Masters CaixaBank txapelketako norgehiagoka jokatuko da ostiralean, Sahatsagan, Getariako Udalak eta Gure Txeru elkarteak antolatutako jaialdian. Estelarrean Olaizola II.a eta Zabaleta, Ezkurdia eta Arangurenen aurka neurtuko dira. Aurretik, jaialdiko lehen partidan, Victor eta Ruiz, Zabala eta Salaverriren aurka arituko dira.
Sarrerak aurrez salgai izango dira bihar, herriko frontoian, 17:30etik 19:30era bitartean.