Auto bat errepidetik atera da eta pertsona bat zauritu da gaur goizean GI-2633 errepidean, Getaria parean.
Ertzaintzaren arabera, 11:30ak aldera gertatu da istripua. Ibilgailua errepidetik atera ondoren hartutako kolpearen ondorioz zauritu da barruan zihoan lagun bat, eta Donostiako ospitalera eraman dute.