Zumaiako noranzkoan doazen ibilgailuen abiadura kontrolatzeko asmoz, semaforoa jarri dute Getaria sarreran. Hain zuzen ere, semaforo berria une oro egongo da gorrian, eta 50 kilometro orduko abiadura muga gainditzen ez duten ibilgailuekin bakarrik jarriko da berdean.
Aldundiarekin elkarlanean jarri du udalak semaforoa, eta ibilgailuak herrira azkar ez sartzea du helburu aldaketak. Haritz Alberdi Getariako alkatearen hitzetan, gainera, semaforoa kolore gorrian pasatzen duten ibilgailuei argazkia atera eta isuna jarriko zaie.