PCR probak egingo dizkiete Getariako Politena tabernarekin harremana izan duten pertsonei

Julen Imaz 2020ko uzt. 14a, 19:37

Guztira, lau dira azken egunetan Getarian atzeman dituzten koronabirus kasuak. Haritz Alberdi Getariako alkateak kezka agertu du, baina herritarrei nahiz bisitariei eskatu die "lasaitasunez eta arduraz" jokatzeko eta osasun neurriak errespetatzeko.

Atzo jakinarazi zuten bi koronabirus kasu atzeman zituztela Getarian, eta gaur goizean beste bi konfirmatu dituzte. Lau kasu horiek Kale Nagusiko Politena tabernarekin lotura izan dezaketelakoan, uztailaren 9tik 12ra bitartean taberna horretan egon diren pertsona guztiei PCR proba egingo diete bihar. Udal Kiroldegiaren barrualdean ezarriko duten karpan egingo dituzte proba horiek guztiak, bihar, 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:00etara. Politena tabernan egon diren Urola Kostatik kanpoko pertsonei eskatu diete Osasun Aholkuaren telefonora deitzeko (900-20 30 50).

Haritz Alberdi alkatea kezkatuta agertu, baina lasaitasunez eta arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei eta bisitariei. Getariako Udalak, bere aldetik, hainbat neurri ezarri ditu prebentzio gisa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide