Getarian EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak

Onintza Lete Arrieta 2020ko uztailaren 12a

748 boto eskuratu ditu EH Bildu koalizioak Getarian Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, duela lau urteko bozetan baino 46 boto gehiago. EAJ izan da bigarren indarra, 650 botorekin.

Dagoeneko zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako botoak Getarian. Ezusteko handirik ez da egon, eta duela lau urte bezala, gaur ere EH Bildu izan da nagusi, 748 boto eskuratuta, orain lau urte baino 46 boto gehiago. EAJk 650 boto eskuratu ditu, duela lau urteko k0puru berbera. Hirugarren indarra oso urrun gelditu da botoei dagokienez, Elkarrekin Podemos alderdiak 42 boto lortu baititu.

1.521 getariarrek eman dute botoa denera gaurkoan, erroldako 2.170 herritarretatik, eta ondorengo zerrendan daude botoa eskuratu duten alderdi guztiak eta bakoitzaren emaitzak:

EH Bildu: 748

EAJ: 650

Elkarrekin Podemos: 42

PSE-EE: 31

PP: 10

PACMA: 8

VOX: 4

EQUO-Berdeak: 3

Alderdi Libertarioa: 1

Zuriak: 9

Baliogabeak: 11

Guztira: 1.521

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide