Adin ezberdinetako gazteek hartu dute parte. Orotara 84 lan, 81 ipuin eta hiru olerki eta bertso, aurkeztu dira.
Honakoak izan dira irabazleak:
- LH 3. maila: Nahia Otaduy Lazkanoren Tristura txikia eta Unax Zulaika Urangaren Jon eta bere futboleko taldea ipuinak.
- LH 4. maila: Suzanna McCallumen Zaldi beltza eta Julene Basurto Olaizolaren Bizitza bakarra da ipuinak.
- LH 5. maila: Peru Irazu Larrazabal Mozorroen armairua, Etxahun Olabarri Ezenarroren Denboraren bidaia eta Irati Vicente Ezenarroren Maddi eta izotz pistako ate misteriotsua ipuinak.
- LH 6. mailako ipuina: Uxue Ulacia Alberdiren Animaliak surfean eta Ibai Basurto Olaizolaren Jokin Afrikan ipuinak.
- LH 6. mailako bertsoa: Ibai Basurto Olaizola eta Uxue Ulacia Alberdiren Getaria bertsoa.
- 14-16 urteko bertsoa: Amets Aizpurua Mancisidorren (Bas)herritar baten gogoeta.
- Helduak: Ane Azkue Etxeberriaren Kaioen karranken artean biluzik ipuina.