Eskalatzaile bat erreskatatu dute suhiltzaileek Getarian

Urola Kostako Hitza 2020ko uztailaren 1a

Suhiltzaileek erreskatatutako pertsona zegoen ingurunea (Euskadiko Suhiltzaileen Elkartea)

Suhiltzaileek pertsona bati lagundu behar izan diote gaur Getarian, arroketan zaurituta gelditu delako. Euskadiko Suhiltzaileen Elkarteak bere Twitter kontuan azaldu duenez, erreskatatu duten pertsona eskalatzen ari zen, eta suhiltzaileen eta osasun langileen laguntza behar izan du arroketatik irteteko. Erreskateetarako ohatilan atera dute eskalatzailea.

Suhiltzaileak eta osasun langileak zauritutako eskalatzaileari laguntzen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide