Herriko adinekoak omendu dituzte Getarian

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 26a

Urtero bezala, aurten ere, Getariako Guraso elkarteak omenaldia egin die herriko hainbat adinekori. Hain zuzen ere, Cesarea Olaskoaga Ezenarrok (1925), Ana Ucin Albizuk (1925) eta Antonio Maria Aiestaran Lertxundik (1929) jaso dute oroigarria Haritz Alberdi Getariako alkatearen eta Guraso elkarteko kideen eskutik. Berrikuntza moduan, gainera Eneritz Aburuza getariarrak sortutako olerki bat gehitu diote oroigarriari. Hala ere, COVID-19aren ondorioz aurten ezin izan dituzte egin egun horretan izaten ziren ohiko ekintzak. Izan ere, aurreko urteetan meza, kontzertua eta bazkaria egiten zituzten egun osoan zehar. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide