Arroketara erori den gizonezko bat erreskatatu dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 22a

15:25ean izan da gertakaria, eta 17:00etan eraman dute Donostiako Ospitalera zauri nahiko larriekin.

 
N-634 errepidean, San Prudentzio inguruan, gizonezko bat arroketara erorita da 15:25ean. Berehala bertaratu dira Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskateko Unitate talde bat, suhiltzaileak, Gurutze Gorriaren ontzi bat eta anbulantzia bat, eta elkarlanean erreskatatu dute. 17:00etan, Donostiako Ospitalera eraman dute zauri nahiko larriekin. Antza denez, zauritua lagun talde batekin zihoan eta irrist eginez erori da arroketara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide