Azken asteetan denen ahotan izan diren hitzak ekarri ditu gogora Haritz Alberdi alkateak bere hitzartzean: "Bolondresak, auzolana, telefonozko arreta, irribarrea, ardura, arriskua, konpromisoa, maskarak... hitz horietan jasotzen da azken hilabeteetan egin duzuen guzti hori. Gu guztioi eman diguzuenagatik, bihotz bihotzez, eskerik asko. Gutxi da esatea harro gaudela zuetaz, herritar bezala eta herri bezala, ohore handi bat izan da zuen jarrera".