Datorren ikasturteko matrikulazioa egiteko izen ematea zabalduko du gaur Juan Sebastian Elkano Musika Eskolak. Interesa dutenek, gaur eta bihar artean egin beharko dituzte tramiteak, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta, alta berriak eta bajak tramitatzeko aukera emango dute soilik.
Hiru modutara egin daiteke izen ematea: era presentzialean, musika eskolan bertan, maskara jantzita; telefonoz, 688842049 telefono zenbakira deituta, edo e-posta bidez, getamusika@gmail.com helbidera idatzita.