Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira, banderolak salgai Getarian

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 10a

Getariako ELAN-Euskadik, Gaztetxeak eta Getariako Udalak herritarrak gonbidatu ditu balkoietan 'Ongi etorri errefuxiatuak' banderolak jartzera. Datozen egunetan salgai jarriko dituzte.

Ekainaren 20an Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da, eta aurten ere Getariako ELAN-Euskadik, Gaztetxeak eta Getariako Udalak herritarrak gonbidatu ditu balkoietan Ongi etorri errefuxiatuak leloa duten banderolak jartzera. Aurreko urtean bezala, aurtengoan ere 6 euro kostako dira banderolak, eta salgai egongo dira ekainaren 15ean eta 19an, 18:00etatik 20:00etara, Berdura plazan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide