Hondartzetan jende ugari pilatu da azken egunotan, eta herritarren segurtasuna bermatze aldera, zenbait neurri hartu ditu Getariako Udalak. Malkorbera eta Gaztetapera jaisteko dauden eskailerak itxi egin dituzte, eta hondartzara joan nahi duenak hondartzaren ertzetan dauden sarrerak eta irteerak erabili beharko ditu hondartza denboraldi guztian zehar.
Bestetik, koronabirusaren zabalpena saihesteko neurriak jakinarazten dituen oharrak ezarri dituzte.