Getariarrek ezin izan dute Euskal Jai eguna urtero bezala ospatu. Segurtasun neurriak bermatzeko, bertan behera utzi dituzte egun horren bueltan antolatzen diren ekintza asko; hala ere, jai giroa izan da nagusi goizean zehar.
Gazte Alaiak taldeko txistulariak kalez kale aritu dira, eta Musika Eskolako trikiti eta pandero jotzaileek jarraitu dute gero kaleak girotzen. Getariarrek beren balkoietatik ospatu dute jaia.