Euskal Jai eguna balkoietan ospatuko dute larunbatean Getarian

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 27a

Ekintza asko bertan behera utzi dituzte, baina jai giroa izango da nagusi asteburuan Getarian. Txistulariak eta trikitilariak kalez kale arituko dira goizetik hasita.

Euskal Jai eguna ospatzen da Getarian urtero sasoi honetan, eta COVID-19aren ondorioz ekintza asko bertan behera utzi behar izan badituzte ere, jai giroa izango da nagusi asteburu honetan. 

Hilaren 30ean, larunbata, txistulariak eta trikitilariak arituko dira kalez kale goizean goiz. Gazte Alaiak taldeko txistulariak izango dira goiztiarrenak: 9:00etan hasiko dira emanaldiarekin, eta Musika Eskolako trikitilari eta pandero jotzaileak jarraituko dute gero, 10:00etatik aurrera. Etxepetik pasatzen direnean, balkoietara irten, eta txaloekin edo irrintziekin laguntzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide