Getariako pentsiodunek berriro ekin diete elkarretaratzeei

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 26a

Eguerdiko 12:00etan bildu ziren atzo udaletxe parean pentsio duinak aldarrikatzeko. Segurtasun distantzia mantenduz eta maskarak erabiliz egin zuten elkarretaratzea.

Alarma egoerak ekarritako geldialdiaren ondoren, Getariako pentsiodunak berriro ekin diote asteleheneroko elkarretaratzeei. Hamar lagun inguru bildu ziren atzo udaletxe parean pentsio duinak aldarrikatzeko. 12:00etan izan zen elkarretaratzea, eta osasun segurtasuna eta distantzia mantenduz gauzatu zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide