Getariako Udalak 11 udaltzain laguntzaile kontratatuko ditu

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 19a

Uda sasoian, hiru hilabetez, trafikoa eta aparkalekuak kontrolatzeko zeregina izango dute udalak kontratatuko dituen 11 lagunek. Lanik gabe egotea eta Lanbiden izena emanda izatea beharrezkoa da lanposturako izena emateko.

Getariako Udalak udaltzain laguntzaile aritzeko lan deialdia egin du. Hain zuzen ere, uda sasoian, hiru hilabetez, trafikoa eta aparkalekuak kontrolatzeko zeregina izango dute udalak kontratatuko dituen 11 lagunek. Eskaintza Lanbideren bitartez egin du udalak, eta herritarrek maiatzaren 22ra arte egin ahal izango dute eskaera.

Lanpostura aurkezteko beharrezkoa izango da lanik gabe egotea nahiz Lanbiden izena emanda izatea, baita gutxienez 18 urte edukitzea ere. Gainera, lanpostua eskuratzeko beharrezkoa izango da Urola Kostan bizitzea, hezkuntza ziurtagiria eta autoko gidabaimena izatea, euskaraz hitz egiten eta idazten jakitea eta aurrekari penalik ez izatea. Bestalde, kontuan hartuko dituzte lanpostuan esperientzia eta familia ardurak izatea eta Getarian bizitzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide