Ane Campos omenduko dute bihar

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 15a

Eibar taldearekin lehen mailara igotzeagatik txalotuko dute 12:30ean, Getariako udaletxean.

Pasa den azteazkenean Espainiako Futbol Federazioak bukatutzat eman zituen ligak. Jaitsierarik gabe itxi dute denboraldia, eta talde bakoitzeko lehen sailkatuak mailaz igo dira. Iberdrola Ligan Athletic B taldea lehen postuan bazegoen ere, Eibarko taldea igo da mailaz, Athetic taldeak baduelako dagoeneko talde bat lehenengo mailan. 

Horrela, Ane Campos jokalari getariarra omenduko dute bihar Getariako Udalean 12:30ean, Eibar taldearekin mailaz igo izana ospatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide