Alkateei elkarrizketa

Haritz Alberdi: "Elkarri lagundu diogu, eta horrek ondorio positiboak izango ditu"

Mireia Galarza 2020ko maiatzaren 15a

Urtebete igaro da Haritz Alberdik (EH Bildu) Getariako alkatetza eskuratu zuenetik, Nika Lertxundi alderdikideari lekukoa hartuta. Bete-betean harrapatu du osasun krisiak, eta horren aurrean, bizitzek lehentasuna dutela azpimarratu du.

 
Haritz Alberdi Getariako EH Bilduko alkatea elkarrizketatu du Mireia Galarza kazetariak udalbatzar aretoan. Urtebete pasatxo da alkatetza eskuratu zuenetik, Nika Lertxundi alderdikideari lekukoa hartuta. COVID-19 birusak eragindako osasun krisiak hankaz gora jarri du gizartea, baina Alberdi baikorra da, eta azpimarratu du bizitzek dutela lehentasuna.
 
Esan batzuk:
 
"Herritarrengan konfiantza gehiago jarri beharko genuke"
 
"Udal bezala, aukerak eman beharko ditugu hemengo kontsumoa sustatzeko"
 
"Jende asko etortzen da herriko hondartza eta festetara, baina osasuna da garrantzitsuena"
 
"Kultur ekitaldiak-eta bertan behera gelditu dira, baina proiektu nagusienek martxan jarraitzen dute"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide