Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan den ostiralean 15.000 euroko balioa duen ekipo elektrogeno bat lapurtzeagatik. Ikerketa apirilaren erdian jarri zuten abian, aipatu ekipo elektrogenoa Adunako obra batzuetatik desagertu zenean, eta ikertze lanen bidez, susmagarria Getariako baserri batean atzeman zuten. Baita bere inguruan ekipoa eramateko erabili zuen kamioia eta gertu dagoen zuhaizti batean, olanaz estalita, generatzailea ere bai.
Aldi berean, baserri barruan pabiloi bat hauteman zuten agenteek 26 ibilgailurekin; hainbatek euskarri-zenbaki faltsuak zituzten, gainera. Bi moto ere topatu zituzten bi armarekin, eta billete-sorta bat plastiko gardenez enbalatuta, 10 mila eurotik gorako balioarekin. Susmagarria atxilotu ondoren, armentzako munizio ugari aurkitu zuten, eskuburdinak eta orratzak jaurtitzen dituen laser pistola bat.
Ertzaintzak uste du atzemandako ibilgailuak Europan zehar lapurtutakoak izan daitezkeela eta hainbat irregulartasun dituztela, eta salmentarako bideratuta izango zituela segur aski atxilotuak. Une honetan ikerketa irekita dago.