Getariako Udalak ere lagundu egin nahi ditu herriko merkatariak, ekoizleak eta ostalariak COVID-19 birusak sortutako krisiari aurre egiteko, eta hainbat ekintzaz osatutako kanpaina eratu du Heldu estatxa! Getariarron txanda! izenburupean.
Kanpaina hori bihar aurkeztuko du Haritz Alberdi alkateak, eta prentsaurrekoa zuzenean ikusteko aukera izango dute herritarrek udalaren Facebook kontura sartuta: Getariako.Udala.