Bertso Enttonatuen I. Txapelketa egin du Durangaldeko Bertso Eskolak, MP3 Quarenttona izenekoa. Helduen eta gazteen sariak egon dira, eta gazteen mailako bigarren saria eskuratu du Amets Aizpurua getariarrak. Etxetik Zaldibarra izeneko lanagatik lortu du sari hori. Aurreneko saria Laia Urrutikoetxeak eraman du Konfinaturik ametsetan bertsoengatik.
Helduen mailan, berriz, Eli eta Manex Pagolak jaso dute saria Ahuntza stereo izeneko lanagatik.
BIDEOA. Amets Aizpurua, beste getariar batzuekin, santa eskean aurten.